www.lamoncloa.gob.es domeinuaren titularra Presidentzia Ministerioa da (IFK S-2811001-C). Moncloa Konplexua 28071 Madril. Tfnoa.: 91.321.4000.
Webgunea erabiltzeak hemen adierazitako baldintzak berariaz eta osorik onartzea dakar.
Bertako edukia informatiboa baino ez da, eta ez du ondorio juridiko loteslerik Administrazioarentzat.
Webgune honetan eskainitako informazioa osorik edo zatika kopiatzea, aldatzea, banatzea eta jakinaraztea zilegi da, non eta ez diren hirugarrenek jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak dituzten edukiak.
Erabilera hori baldintza hauen mende egongo da:
- Ezin da informazioren edukia desnaturalizatu.
- Erabiltzaileak argi adierazi behar du erabilitako dokumentuen iturria eta data.
IP helbideak eta cookieak erabiltzea, datu estatistikoak biltzea.
Erabiltzaile bat Atari honetan nahiz beste edozein webgunetan ibiliz gero IP helbide bat geratzen da, hain zuzen ere Internet hornitzaileak saio horretan esleitu diona. IP helbide horren erregistroa barruko helburuetarako baino ez da, adibidez Atariko sarreren estatistikak egiteko.
Presidentzia Ministerioak cookieak erabil ditzake erabiltzaile bat haren Atarian dabilenean. Erabilitako cookieak ordenagailu jakin bateko nabigatzailearekin bakarrik lotzen dira (erabiltzailea anonimoa da), eta, berez, ez dute erabiltzaileari buruzko datu pertsonalik ematen. Cookiei esker, Presidentzia Ministerioak erabiltzaileen nabigatzaileak ezagut ditzake haiek sartzean, eta lehenagoko bisitekin lotutako informazio zehatza eskaini ahal du.
Edozein kasutan, cookieak barne-erabilerarako baino ez dira, adibidez estatistikak egiteko Atariko sarrerez, bisitatutako orrialdeen kopuruaz, bisiten kopuruaz, bisitarien jardueraz eta haien erabileraren maiztasunaz. Erabilitako cookiek ezin dituzte irakurri beste hornitzaile edo webgune batzuek sortutako cookie artxiboak.
Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, cookieak iristean abisua jasotzeko eta haiek disko gogorrean ez instalatzeko. Informazio hau zabaltzeko, mesedez, kontsulta itzazu zure nabigatzaileko jarraibideak eta eskuliburuak.
________________________________________
Oharra: Gomendatutako bereizmen minimoa 1280x1024 da.