Bandera

  • x: ireki leiho berria
  • Whatsapp: ireki leiho berria
  • Linkedin: ireki leiho berria
  • Biladi e-postaz: ireki leiho berria

Gainera, bandera nazionala honako hauek arautzen dute:

Aurrekari historikoak

Espainiako egungo banderaren jatorria bilatu nahi badugu, Carlos III.aren erregealdira jo behar dugu (1759-1788). Garai hartan, Espainian hiru bandera-mota zeuden: errege-estandartea, bandera militarrak eta Marinako bandera. Herrialde gehienek kolore zuriko banderak erabiltzen zituzten; ondorioz, itsasoan gerrako itsasontziek elkar ezagutzeko arazoak izaten zituzten. Horrelakorik ez gertatzeko, Carlos III.ak Marinako ministroari, hau da, Antonio Valdés y Bazán jaunari, itsasoko bandera aldatzeko proiektua agindu zion.

Lehiaketara hamabi zirriborro aurkeztu ziren, eta Erregeak horietako bi hautatu zituen; gainera, bi horietako marren neurriak aldatu zituen. Horrela, lehena arautu zuen Itsas Armadarentzat eta bigarrena Merkataritza-ontzientzat Real Decreto de 28 de mayo de 1785.

Banderas de EspañaHautatutako banderak

Carlos IV.aren erregealdian (1788-1808), las Ordenanzas Generales de la Armada Naval de 8 de marzo de 1793 bandera gorri-horiaren erabilera zabaldu zuten itsas plazetara, gazteluetara eta kosten defentsetara. Era horretan, Errege Bandera gisa definitu zuten.

Independentzia-gerran (1808-1814), arautu gabeko banderak ugaritu ziren. Marinel batzuk lehorreko kanpainara pasa ziren zerbitzua emateko, eta lehenengo aldiz, kolore biko entseinak ikusi ziren Espainian.

Isabel II.aren erregealdian (1833-1868), berriz, bi koloreko bandera erabiltzen hasi zen Lehorreko Armada, eta modu horretan, Espainiako bandera bateratu egin zen. 1843ko urriaren 13ko Errege-dekretuak agintzen du banderen, estandarteen eta eskarpelen, hau da, Armadaren entseinen ordez, beste bandera gorri-hori batzuk jarri behar zirela.

Beranduago, ondorengo instrukzioak Instrucción sobre insignias, banderas, honores y saludos de la Armada, de 13 de marzo de 1867 esplizituki deskribatuko du itsasontzien, armategien eta itsas -plazen bandera.

Amadeo I Savoiakoak (1871-1873) Banderaren heraldika errespetatu zuen. Lehen Errepublikan (1873-1874) marra morea sartzeko asmoa hartu zuten, beheko gorriaren lekuan, baina azkenean ez zuten aldatu.

Alfonso XII.aren erregealdian (1875-1931), Instrukzio bat atera zuten,1878ko abenduaren 10ean; instrukzioa intsigniei , banderei , ohoreei eta itsasoko agurrei buruzkoa zen. Lehen artikuluan definitzen da bandera nazionala aipatutako 1867ko Instrukzioan agertzen den termino berean.

Bigarren Errepublikan (1931-1939), behin-behineko Gobernuan zehar, 1931ko apirilaren 27an dekretu bat atera zen, hiru koloreko bandera onartzea agintzen zuena; alegia, zabalera berdineko hiru marra horizontalek osatua: goikoa gorria, erdikoa horia eta behekoa more iluna izango zen.

Gerra Zibila (1936-1939) hasi eta geroxeago, bandera gorri-horia berrezarri zen altxatutako tropen artean. Altxamendua gertatu zenean (1936ko uztailaren 18an), tropa horien artean bandera desberdinak nagusitu ziren. Horiek indarrik ez hartzearren, ordea, Defentsa Nazionaleko Batzordeko lehendakaria zen Cabanellas jeneralak Dekretu bat sinatu zuen 1936ko abuztuaren 29an, eta dekretu horren bidez, bandera tradizionala berreskuratu zuten. Dekretuko artikulu bakarrean honela esaten da: "Bi koloreko bandera, gorri-horia, berrezarri da Espainiako bandera gisa".

Urte batzuk beranduago, Francisco Franco jeneralaren diktaduran (1939-1975), 1945eko urriaren 11ko dekretuaren bidez onartu zen Intsignien, Banderen eta Bereizgarrien Araudi Berria, haien erabilera eta forma arautzeaz gain, Bandera Nazionalaren ezaugarriak zehazten dituena hiru modalitatetan: Indar Armatuetan, gerrako itsasontzietan eta eraikuntzetan.

Franco 1975ean hil eta gero, Borboitarrak ezartzean Juan Carlos I.arekin, Araudi hori ondorengoak aldatu zuen Real Decreto por el que se aprueba el Reglamento de Banderas y Estandartes, Guiones, Insignias y Distintivos 1511/1977, de 21 de enero.

Egun indarrean dagoen araudia 1978ko Espainiako Konstituzioak arautzen du, eta bandera 4.1 artikuluan deskribatzen da.

Bibliografia

"SÍMBOLOS DE ESPAÑA". Centro de Estudios Políticos y Constitucionales.